Europaren eremuko Bidezko Merkataritzako egitura buruzagiek ( EFTA, NEWS, IFAT eta FLO) 2001ean adostutako definizioa.
Bidezko Merkataritzaren irizpideak ( Espainiako Bidezko Merkataritzatik hartuak: Bidezko merkataritzako koordinatzaile estatalaren lorpenak eta erronkak):
- Soldata eta lan baldintza duinak
- Luzerako merkatal harremana.
- Ekoizleek irabazietatik zati bat beren komunitatearen oinarrizko beharretarako erabiltzen dute.
- Haurren lan esplotaziorik eza
- Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna
- Funtzionamendu partehartzailea
- Ingurugiroarekiko errespetua
- Kalitatezko produktuak
Bidezko Merkataritzako lehen denda 1969an ireki zen Holandan. Hortik aurrera, mugimendua azkar zabaldu zen Herbehere, Alemania, Suitza, Austria, Frantzia, Suedia, Bretainia Handia eta Belgikatik. 1990ean, 10 urteko lankidetza informalaren ondoren, European Fair Trade Association (EFTA edo Europako Bidezko Merkataritzako Erakundea) jaio zen.
Gaur egun , EFTA Europako bederatzi lurraldetako Bidezko Merkataritzako 12 erakunderen federazioa da, Europan Bidezko Merkataritzako esportazioen %60 inguru burutzen dutelarik ( Bidezko Merkataritzako 1998-2000ko EFTAren urtekaria). EFTAz gain badaude beste bi Bidezko Merkataritzako erakunde internazional handi: IFAT ( Merkataritza Alternatiboko Federazio Internazionala) eta NEWS.
IFATek (International Federation of Alternative Trade)148 Bidezko Merkataritzako erakunde biltzen ditu Afrika, Asia, Australia, Ertamerika, Iparramerika eta Europakoak. Eztabaida eta inportatzaile eta ekoizleen arteko lankidetzako foro bat bezala dago osatua baita ere, eta osatzen duten erakunde desberdinen arteko kanpainak eta trukeak bultzatzen ditu.
NEWS Europako Bidezko Merkataritzako dendetako koordinatzaile bat da, bertako partaide Bidezko Merkataritzako Erakundeen Koordinatzaile Estatala delarik, 31 erakunde espainiarrez osatua dagoena. NEWSek bertako partaideen arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen du eta kanpainak antolatzen ditu nazio eta nazioarteko eremuan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak indarra hartzeko eta eremu europarrean presio politikoa egiteko adierazgarriak diren lurraldeetako denda taldeak antolatzea da bere lan nagusia.
Hegoaldean ere sortu dira Bidezko Merkataritzako erakundeak, RELACC( Komunitateko Merkataritzako Sare Latinoamerikarra)bezalakoak. 1991n bidezko gizarte bat sortzeko asmoarekin eraikia, komunitateko merkataritzarekin erakunde partehartzaileak indartzea eragin du.