|
Europar Batasuneko Liburu Berdeak dioenez, KES (Korporazioen Erantzukizun Soziala) “ enpresek beraien merkataritza lanetan eta solaskideekin dituzten harremanetan kezka sozial eta ingurugiroarekikoak borondatez barneratzea da.”
Kezkak “legeetatik haratago joatea” “Harremanetan solaskideen behar eta itxaropenei erantzutea”
Solaskideak “Enpresaren inguruan interes, eskubide edo jabegoren bat duen, edo halakorik duela esaten duen, pertsona edo giza taldea.”
Mugarik Gabeko Ekonomilarien iritzian, KES enpresak dituen legezko eta etikazko betebeharren multzo bat da. Betebehar hauek interes taldeekin duen harremanetik eta enpresaren beraren jardueratik sortzen dira, jarduera honek gizartearen, ingurugiroaren, lanaren eta oro har harturik giza eskubideen eremuan eragina baitu.
KESaren inguruko hautemateak:
“Ez da balio erantsitzat hartu behar, defizit baten egiaztapentzat baizik; izan ere, jarduera ekonomikoak ingurunea hondatzen du eta komunikabideek lehen ahazten ziren enpresa munduko hutsune, gehiegikeria eta hutsegiteak estaltzen dituzten bitartean.”
“Enpresek, ondasun publiko eta orokorretan eta ondasun pribatuengan sortutako eraginen aurrean duten erantzukizuna beren gain hartu eta kudeatzeko, prebentzio, auzi eta sortutako kalteak konpentsatzeko neurriak hartu behar dituzte.”
“Enpresek KESa beren borondatez bereganatu beharko lukete, baina merkatuko zenbait akats eta beste gai sozial edo etiko batzuk direla-eta, partehartze publikoa beharrezkoa bihurtzen dute, sustapen, promozio eta sentsibilizazio soziala lortu eta merkatuaren informazioa areagotu eta gardentzeko.”
|