|
Munduko nekazaritza krisian aurkitzen da.
Milioika nekazari familia biziraupenaren mugaraino eramanak izan dira, eta egoerarik okerrena emakumezkoek jasaten dute. Krisi hau okerrera doa eta badu bere zergatia: herrialde aberatsek, beren ustiapen handiak eta elika eta nekazal enpresen pribilegioei eusteko berariaz hartzen dituzten erabakietan dago, egon ere. EEBBek, EBak, Japoniak eta beste herrialde aberats batzuek urtean 200.000 milioi euro erabiltzen dituzte ekoizpenaren preziotik behera dauden esportazioekin nazioarteko merkatuak hornitzen dituzten elika eta nekazal enpresei dirulaguntzak emateko. Jarduera hau “dumping” izenaz ezagutzen da eta berau prezioen beheratzearen ondorioz Hegoaldeko herrialdeetako milioika nekazari txiki lur jota uzten dituen lehiakortasun desleialean datza.
Munduko 30 herrialde pobreenen ekonomia lehengaien (kafe, kakao, kotoiaren…) esportazioaren baitan dago.
Nekazaritzak munduko biztanleriaren zati nagusia gose eta pobretasunetik ateratzeko gaitasuna du, baina merkatal arauek aurrera ateratze hau eragozten dute.
|
|
|
|
Finantzaketa : |
|
|