Hasiera arrow Berriak arrow Compra Pública Responsable arrow Administrazioen jardunbide egokien esperientzia
Menu Nagusia
Hasiera
Berriak
Proiektuarekin bat egitea
Hegoaldeko nekazariak
Erantzukizun Soziala
Bidezko Merkataritza
Argazkien gunea
Dokumentazioa
Loturak
Kontaktatzeko
Eztabaida foroa
Compra Pública Ética
Formación on-line
Foroaren azkena
Konekta zaitez!
Erabiltzaile izena

Pasahitza

Gogorarazi
Pasahitza ahaztu duzu?
Erabiltzaile berria zara? Hemen erregistratu
Azken fitxategiak
File Declaracion de Maputo.pdf
File Nyéléni 2007 EU.pdf
File Aprox. a las situaciones de las campesinas.pdf
Administrazioen jardunbide egokien esperientzia PDF Imprimatu E-mail
  
Ondoren, kontratazio arduratsuak egiten dituzten herri erakundeen adibideak aurkezten dizkizuegu:
1997ko apirilaren 3an, Parlament de Catalunya-ko 285/V Ebazpen zenbakian, Gobernu katalanak Bidezko eta Elkarlanezko Merkataritza enpresa, fundazio, GKEen eta eremu honetako proiektuak garatzen dituzten erakundeekin harremanak ezartzeko agindua eman zuen. Bidezko Merkataritzaren aldeko esparru honetan, legezkoa ez den proposamen honen jatorria, SETEM-Catalunya-k El buen café programa abian jartzeko laguntza eskuratu zuen Generalitatearen eskutik.
Gaur egun, Bidezko Merkataritza eta sozialki arduratsua den kontsumoa bultzatu eta sustatzeko, SETEMek Agència Catalana de Cooperació al Desenvolupament eta Agència Catalana de Consum-rekin akordioa sinatu du.
1997ko apirilak 3ko Kataluniako Parlamentuko 285/V Ebazpenari, eta Europar Parlamentuko 1991ko urriak 8ko Ebazpenari kobru emateko gogoz, bere egoitzetan Bidezko eta Elkarlanezko Merkataritza laguntzeko, Bidezko Merkataritzako kafea soilik erabiltzeko deia egin zuen ebazpena, Kataluniako Generalitateko Justizia Sailak, Exp-JU-212/04 agiriaren plegutan, salmenta automatikoa duten makinetan, Bidezko Merkataritzako kafearen bidalketa ziurtatu eta bermatzeko gaitasuna duen, erakunde baten programari adjudikaziodunaren atxikidura eskatzen du.
Gaur egun Justizia Sailak 16 edari bero makina ditu bere 16 eraikuntzetan banatuta, bertan 3.034 bat pertsona daude lanean.
Barcelonako udala
2002 urtean Bartzelonako Udalak aho batez Erakunde Adierazpen bat onartu zuen. Adierazpen horretan ondorengoa itundu zen: “herri zerbitzu eta egoitzetan Bidezko Merkataritzako produktuen erabilera bultzatu eta eragin. Proiektu honetan kafeak duen garrantzia dela eta, ahal den guztietan, herri egoitzetan dauden edari makinetan zerbitzatzen diren produktuak, Bidezko eta Elkarlanezko Merkataritzako produktuak izan daitezen bultzatuko da”.
Bartzelonako Hiri-zainak bere egoitza guztietan, vending zerbitzuen ustiapenaren esleipena zentralizatu du. Segurtasun eta mugikortasun sektorearen egoitzetarako makina-saltzaile zerbitzuen kontratua zuzendu behar duten, klausula teknikoen pleguaren “produktuen ezaugarrien” atalean ondorengoa baieztatzen da: Makina bakoitzean kafearen aukeretako batean, tea eta txokolatea, Bidezko Merkataritzarekin solidarioa izan behar dute. Gaur egun, Bartzelonako Hiri-zainaren egoitza ezberdinetan, SETEMek benekotatuta duen, Bidezko Merkataritzako kafea zerbitzatzen duten 15 makina daude.
Gasteizko udala
Vitoria- Gasteizko Udalak, 2002 urtean, Auzo Etxeetako edari beroen makina-saltzaileen ustiapen baimena emateko lehiaketaren oinarrietan, enpresari Bidezko Merkataritzako kafea jartzea behartzen zitzaien baldintza gehitu zuen. Vitoria- Gasteizko Udalak eta SETEMek lankidetza akordio bat sinatu dute, Vending makinen benetakotze eta kontrola egiteko, bultzada eta sentsibilizazioa ere kontutan hartzen ditu.
Modu berean, Zaragozako Udaleko hainbat herri egoitzetan edari eta janari makina-saltzaileen kokapenerako kontratuaren esleipenerako, 2005eko apirilak 7an egindako baldintza teknikoen agiriaren 6.7 puntuan, ondorengoa jasotzen du: “edari beroen makinetan derrigorrezkoa izango da “BIDEZKO MERKATARITZA” izeneko kafea erabiltzea”.
2005 urteko abenduan, galiziar erkidegoko herri eta foru aldundi ezberdinek izena emana duten Galiziar Lankidetza Fondoak, herri egoitzetako makina-saltzaile eta kafetegietan Bidezko Merkataritzako kafea ezartzeko akordioa sinatu zuten Amarante SETEM GKEarekin. Akordio horretan bi erakundeek Bidezko Merkataritza nazioarteko merkataritza baldintzatzen duten bidegabeko praktikak salatzeko modu bat dela onartzen dute. Galego Fondoak Bidezko Merkataritzari bultzada bat emateko konpromezua hartu du, dimentsio hau bere sentsibilizazio gai-zerrendan sartuz. SETEMen eginkizuna, batetik, kafea Bidezko Merkataritzakoa izatea ziurtatzea da, eta bestetik, hitzaldi eta erakusketen bitartez sentsibilizazioa egitea.
1999 urtean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, janari eta edarien makina- automatikoen Zerbitzu Publikoen Kudeaketaren lehiaketan, ingurugiro eta gizarte irizpideak sartzea sustatu zuen. Honen ondorioz, 2000 urtearen hasieratik aurrera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren edari makina-saltzaile guztietan Bidezko Merkataritzako kafea soilik eskaintzen da.
Bartzelonako Unibertsitateak bere zentro ezberdinetako kafetegi zerbitzuaren ustiapen pleguetan jasotzen duena begiztatzen du: “Emakidadunak, makina-saltzaile guztietan kalitate gehieneko Bidezko Merkataritzako produktuak eskaini beharko ditu, erabiltzailearentzat eta Bartzelonako Unibertsitatearentzat gastu gehigarria izan gabe. Gutxieneko eskaintza ondorengoa izan beharko da: edari beroen makinek Bidezko Merkataritzako kafea eskaini beharko dute derrigorrez…”
Gironako Unibertsitateak, kafetegi eta makina-saltzaile zerbitzuen administrazio-baldintza pleguan, ondorengoa barneratu du: “Bidezko Merkataritzari dagokionez, eskaini beharreko produktuak: kafea. Bi motatako kafeak bereiziko dira, naturala %100 xigortua, arabiarra, kalitatez lehen mailakoa eta Bidezko Merkataritzako kafea. Bezeroak uko egiten ez badu, Bidezko Merkataritzako kafea zerbitzatuko da”. Unibertsitateko eraikinetan sartu zenetik, bai kafetegi eta bai makina-saltzaileetan zerbitzatzen den kafea Bidezko Merkataritzakoa da, bezeroak aurkakoa eskatzen ez duen bitartean.
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Hizkuntzak
Español  Euskera  
Elbarrituak

   
Kideak
             
             


          
         
           

Inkestak
Consideras que la Responsabilidad Social Empresarial es:
 
Crees que la Administración Pública debería regular la RSE
 
Finantzaketa :

          
© CooperacionSolidaria.org, 2007 | Diseinua: Iniziar